Nolako herria: elkarrizketak 2026

‘’Bere abantailak ditu, azkenean gauza asko errazten dizkizu”

Martxel Eizagirre 2026ko martxoaren 1a

Amaia Zufiria elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren inguruan duen iritzia zein den jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Lanean e-mailak idazteko, gauzak diseinatzeko eta ideiak emateko, eta horrelako gauzetarako erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Bere abantailak ditu, azkenean gauza asko errazten dizkizu, lan aldetik-eta oso erabilgarria izan liteke ondo erabiltzen bada.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Adimen artifiziala kontuz erabili behar eta gauzak nola eskatu ere jakin egin behar da, erantzun zehatzak emateko. Gainera badaude gauzak ez dituenak zehatz ematen, nahiz eta lanerako erabili, beti errepaso bat ematen diot. Adibidez e-mailak idazten ditudanean errepaso bat ematen diet eta nire hitzekin egokitzen dut, adimen artifizialak emandako testu horri.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Adimen artifiziala erabilgarria izan liteke guretzako lan arloan erabilgarria izan liteken bezala, ikasleentzako ere erabilgarria izan liteke, beraien ikasgaiak aurrera ateratzeko, gauza batzuk bideratzen dituelako. Erantzunak lehen hasiera batean entziklopedia batean bilatu behar zen informazio hura eta orain intenetaren bidez adimen artifiziala dugu gure eskura eta horren erraminta bidez informazio hori bilatu dezakegu. Erabilgarria da baina kabuz erabili behar den erraminta bat da.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez geroz eta gehiago erabiliko da, dudarik gabe. Eta arautu eta mugatu seguraski egingo da, hemendik denbora batera ikusiz zertarako erabiltzen ari den, bere mugak ere eduki beharko ditu. Adibidez, adimen artifiziala irudiekin erabiltzen denean, ez dakizunean seguru erreala edo faltsua den, muga bat egon behar du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide