Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Informazioa bilatzeko gehienbat.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Informazioa bilatzeko orduan, Googlen sartu beharrean, Chat-gpt-n sartzen naiz, galdetzen dizkiot nire zalantzak, galderak, eta segituan erantzuna dut.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Zuri buruzko informazio dena dakiela.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Irakasleek ez dakit, baina ikasleek ez. Gaur egun denek etxekolanak horrekin egiten dituzte eta ez dira saiatzen, gainera ez dituzte erantzunak irakurtzen.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?
Bai. Gero eta jende gehiagok ezagutzen duelako adimen artifiziala eta ia jende guztia horrekin egiten ditu gauzak.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
18 urtetik beherakoak ez lukete erabili beharko.