Erabiltzen ahal duzu adimen artifiziala?
Gehienetan ez dut erabiltzen, ez ditudalako gaur egungo teknologiak gehiegi gustuko.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Gehien bat momentu hauetan ez dudalako beharrik, baina ez du esan nahi etorkizunean ez dudala erabiliko.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Hasteko, konfiantza gutxi ematen dit adimen artifizialak eta informazio zehatzagoa beste hainbat lekuetan bila dezakedalako.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu ala ez?
Ez, nire ustez oraindik programazio hau ez dago ondo lortuta eta ondo lortu arte, nik ez nuke irakaskuntzan arloan sartuko.
Adimen artifizialak gizartearentzat onura bat ekar dezakeela uste duzu?
Beste galdera batzuetan aipatu dudan bezala, denbora pixka bat beharko du gizarte arloan onurak ekartzeko, nire ustez gehiago lortu behar da oraindik adimen artifizial hori.
Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da orain baino adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzatekeela uste duzu?
Bai, nere ustez noski arautu eta mugatu egin beharko dela. Eta seguru gehiago erabiliko dela, adimen artifiziala ondo lortutakoan gizarteko arlo guztietan sartuko delako.