Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Horretara bideratuta gaude eta azkenean, aurrerapen bat da eta erramnta garrantzitsu bat”

Aiur Loiola Ayerza 2026ko martxoaren 1a

Karmen Ayerza elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, adimen artifiziala erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Nik lanean erabiltzen dut, lanean bertan informazioa bilatzeko. Aisialdirako informazioa bilatzeko eta konparatibak egiteko. Informazio asko dago eta orduan erabilgarria iruditzen zait.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Lehen esan dudan bezala, informazioa pila bat dago eta erabilera oso erraza dauka.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Nik ikusten diodan arrisku nagusienetariko bat, azkenean informazio asko dagoela baina batzuetan ez da zuzena eta ez daude datu batzuk ondo kontrastatuta. Orduan, alde batetik hori eta bestetik adimen artifiziala orain martxan dagoen moduan, egiten ditugun bilaketekin, hori joaten da elikatzen eta lehen esan dudan bezala azkenean informazioa ez da ondo egoten.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, nik pentsatzen dut baietz. Informazio asko dagoelako, eskuragarri dagoelako, baina lehen esan dudan bezala egin beharko litzakeena da, konparaketak eta konprobazioak. Baina azkenean etorkizuna da eta horretara bideratuta gaude.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, pentsatzen dut baietz. Horretara bideratuta gaudelako eta azkenean, aurrerapen bat da, erraminta garrantzitsu bat da, eta nik uste dut geroz eta gehiago erabiliko dela. Bai noski, informazio pila bat dago eta hori mugatu egin beharko litzateke eta baita arautu ere, erabilera egoki bat egiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide