Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifiziala boteretsuen tresna da”

Amets Manterola 2026ko martxoaren 1a

Aitor Manterola elkarrizketatu dugu, adimen artifizialari buruz duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ia ere ez dakit sekula erabili dudan, behin edo agian.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Ez dakit, alde batetik iruditzen zait egunerokoan behar ditudan gauzetan ez dudalako behar, orain arte moldatu naiz eta orain ere moldatuko naiz, edo hori pentsatzen dut; orain, horrek ez du nahi esan ez dudanik erabiliko, lanen batean edo laguntza behar badut edo denbora gutxi badut, eta horrek dena berehala egiten duenez, ez dut esaten ez dudanik erabiliko baina momentuan ez.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Alde batetik, pertsonak tontotzeko arriskua du: pertsonak buruarekin, memoriarekin, geure gaitasun intelektualarekin eta pentsatzekoarekin egiten ditugun gauzak beste tramankulu hori egiten hasten bada, gaitasun hori galduko dugu. Eta bestetik, tramankulu, tresna edo baliabide hori boteretsuen esku gelditzen bada, beraiek sortua da, pentsatzen dut, eta beraiek bakarrik erabiltzen badute ze erabilera emango dioten kezka edo beldurra ematen dit.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Gauza onak ere izango ditu, eta gauza onei etekina atera behar zaie; orain, kapazak izango al gara horretarak bakarrik erabiltzeko? Hala bada, irakaskuntzan, eskolan, irakasleek, ikasleek hori ondo erabiltzen ikasteak ez legoke gaizki.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Gauza onak ere edukiko ditu eta gauza horiek onuragarriak eta lagungarriak izango dira arlo denetan dago erabiltzea, osasungintzan adibidez, gauza asko azkartzeko eta hobetzeko balio baldin badu ongi etorria izango da edo ez dakit ingenieritzan, arkitekturan eta gauza horietan, arlo horiek danetan lagungarria bada ongi.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?

Ez dakit, bere garaian Interneta iritsi zenean antzeko galderak izan ziren hau gelditu egingo da edo betirako izango da edo pixka baterako izango da, eta hemen jarraitzen du eta honekin pentsatzen dut betirako izango dela.

Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Ez dut erantzun garbirik, baina, iruditzen zait, irudipena dudala betirako izango dela. Noski erabilera txarrak galarazteko mugatu eta arautu egin beharko litzateke, erakutsi egin behar da ongi erabiltzen. Tramankulu hau, botere handia duen hau, esku okerretan dagoenean arauak jarri beharko, baina beraiek jartzen dizkigute arauak eta nahiko lan izango dugu, baina ez zen txarra izango.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide