Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, adimen artifiziala erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienbat, informazioa bilatzeko erabiltzen dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Eguneroko bizitzan, askotan denbora tarte txikia dugunez informazioa bilatzeko, azkartasuna izango litzateke niretzat adimen artifizialaren abantailetako bat.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gehiegi erabiltzea arriskutsua iruditzen zait, bultzatzen gaituelako gure kabuz gero eta gutxiago pentsatzera. Baita konfiantza gehiegi edukitzea eskuratzen dugun berehalako informazioan, ezer gehiagorekin konparatu gabe eta egia den ala ez ziurtatu gabe.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Ikasle eta irakasleek kasu oso puntualetan erabili beharko luketela uste dut lehen esan dudanagatik, alferrago bihurtzen gaituelako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Etorkizunean askoz gehiago erabiliko dela uste dut berehalatasun horregatik; noski, arautu eta mugatu egin beharko litzateke.