Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Gizakiak garen bezalakoak izanda, ez genuke ezer onerako erabiliko”

Oier Etxabe 2026ko martxoaren 1a

Ainara Azkue elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, batere ez.

Zergatik?

Egia esan, ez dut asko ezagutzen eta, ez dit konfiantzaik ematen, ez zait oso fidagarria iruditzen.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Arriskuak, edozein gaiekin gezurretako gauzak asma ditzakeela, gauzak faltsifikatu daitezkeela… Ez dut gustuko, ez du egia kontatzen.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Ez, orokorrean, nik uste dut ezetz. Kasu ezpezifiko batean, zerbait lantzeko erabiltzea bai, baino oso noizean behin. Niri iruditzen zait ikasleak gehienbat berak egin behar dituela bere kabuz lanak-eta landu, eta pixkat garuna landu egin behar dela, bestela dana eginda ematen badugu, ez dago etorkizunik.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai, onuraren bat ekar dezake, baina nik momentuz oraindik ez dut ikusten. Ez dakit, adibidez medikuntzan edo gure bizi kalitatea hobetzeko gauzetan laguntzen baldin badigu errazago lortzen, adibidez gaixotasun batzuen tratamenduak. Horrelako gauzetan, baina bestela orokorrean niri ez zait iruditzen oso fidagarria.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Nik uste dut baietz, azken boladan, azkenengo urte hauetan, ikusten ai gara geroz eta aurrerapen handiagoak eta, kontuz ibili beharko genuke.

Arautu edo mugatu egin beharko genuke?

Noski baietz, hori erabat, arautu beharko litzake, bestela gizakiak garen bezalakoak izanda, ez genuke ezer onerako erabiliko, dena izango litzatke nik uste gaiztokeriak egiteko. Nik uste dut arautu egin beharko litzatekela, bai ala bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide