Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Arriskurik handiena da egia eta gezurra nahasteko aukera handiak daudela”

Julen Doñelfa 2026ko martxoaren 1a

Maider Cachon elkarrizketatu dugu AA-ri buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, nire lanean erabiltzen dut eta egunerokoan ere erabiltzen dut gauza desberdinetarako; gero eta gehiago, egia esan.

Eta egunero erabiltzen al duzu?

Bai, gauza batean edo bestean, lanean edo bizitza pertsonalean baino bai, ia egunero erabiltzen dut AA-a.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Abantaila asko, esan nahi dut, batez ere, lan errepikakorrak direnean, datuak bilatu behar dituzunean edo informazioa bilatu behar duzunean iturri ezberdinetatik,  askotan informazio hori antolatuta emateko aukera dagoelako, erraza delako ibiltzea eguneroko horretan, galdera bat egiten diozu, egokitzen da galdera, bigarren galdera bat eta bueno, gaitasun hori badaukalako, iturri ezberdinetatik informazioa hartu, antolatzeko edo ereduak bilatu behar badira, eredu bat bilatu behar duzunean eta galdetzen dizkiozu, eredu hori ematen dizu, enkajatzen da gero eta hobeto zure beharretara egokitzeko erraztasun handia ematen duelako.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arriskurik nagusiena da egia eta gezurra nahasteko aukera handiak daudela, gezur asko egi bihurtu edo egi balira bezala tratatzen dituzte eta hori bereiztea gero eta gehiago kostatuko zaigu, noiz den egia eta noiz gezurra eta iruditzen zait horretan hezitzen hasi behar garela, gauza horiek ikasten hasi behar garela, horiek detektatzen. Eta beste arrisku garrantzitsu bat iruditzen zait ere ideologia desberdinak bultzatzen dituela gu konturatu gabe, bultzatzen ari gaitu horrek ere ideologia zehatz batzuetara arriskutsuak izan daitezkenak hemendik urte batzuetara.

Gertatu al zaizu inoiz egia eta gezurra desberdindu ezin izana?

Ez dakit garbi noiz, lan kontuetan batez ere informazioa topatu izan dudanean oso ondo begiratzen dut iturria zein den, baina sare sozialetan eta AA-rekin egindako irudiak gero eta gehiago daude gezurrak direnak edo albiste bezala jartzen dituztenak gezur borobil borobilak direnak eta garbi ikusten dena gezurra dela edo manipulazioa dagoela atzean eta asmatutako bideoa dela, bai, tokatu zait ikustea bai.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Niri iruditzen zait eskola dela gizartearen pixka bat isla eta gizartean erabiltzen badugu, irakasleak egunerokoan erabiltzen dugu, orduan, erabiltzen badugu ikasleek ere erabiltzeko aukera eduki beharko lukete lana erraztu dezakelako, ikasteko erraztasunak eman, ikasterakoan, gauza bat ulertu ez bada gela edo irakasleari ez badiote ulertu agian AA-ren laguntzarekin ulertzera iritsi daiteke ikasle bat informazio berdina, edo laburpen bat egiten lagundu dezake; bai, erabili beharko lukete, eta batez ere biek batera (ikasle eta irakasle) erakutsi eta ikasi beharko luketeela elkarlanean modu kritikoan aztertzen adimen artifiziala.

Jarriko al zenieke mugarik ikasleei?

Bai, noski jarriko nizkiela mugak, erabilera libre bat egiteko hor adin txikientzako desegokiak izan daitezken eduki asko egon daiteke AA-ren barruan eta hor muga batzuk jarri beharko lirateke; edo irakasle batek lan bat bidaltzen duen momentuan ikasle batek handik ateratako eduki hori bera bakarrik ez entregatzeko nik uste dut bidea bilatu behar dela, erabilera on bat egiteko erabilgarria den zerbait erabil dezakezu baina ezin da AAri galdetu eta sortu horrela irakasleei eman behar zaien produktua. Hori da gauza bat ez dena onartu behar, baina ikasteko, lana egiteko eta lana aurrezteko guk erabiltzen dugun bezala ikasleek ere erabiltzeko aukera eduki beharko lukete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide