Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Eguneroko bizitzan erabiltzen dut, ez dakizkidan datuak bilatzeko eta informatzeko edota nire zalantzak argitzeko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Gauza asko erraztu ditu pertsonentzat. Adibidez zerbaitetaz nahi baldin baduzu informatu edo zerbait jakin, azkar lortzen duzu erantzun bat adimen artifizialarekin, ez aspaldi bezala; aspaldi liburuetatik, liburutegitik atera behar zenuen eta erantzuna lortzeko denbora asko pasatzen zenuen. Baina orain adimen artifiziala dugula, segundo baten lortu dezakezu nahi duzun munduko edozein informazio azkar eta esfortzurik ez egiten.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Egon daiteken arrazoi nagusia, pertsonak alferragoak bihurtzea da, hau da, gehiago ez idaztea beraien kabuz, ez erabiltzea beraien burbuina ez pentsatzeko ez sortzeko, guztia adimen artifizialari eskatzen badiote.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Nire ustez beharko luketeela, irakasleei lana errazten dietelako, baina ez zen asko erabili beharko.
-Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?
Nire ustez gehiago erabiliko dute, denbora joan ahala hobekuntza asko egongo direlako adimen artifizialean eta hortik gauza berriak eta gauza gehiago joango direlako sortzen etorkizunarentzat.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nire ustez mugatu egin beharko zen, orain nahiko delako informazioa lortzeko, eskolan eta lanean laguntzeko eta gauza askorako. Gainera, gehiago arautzen badute gure gizarteko pertsonek ez zirelako gai izango beraien kabuz gauzak pentsatzeko edota sortzeko.