Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lanerako eta informazioa lortzeko, laneko enpresa batzordean erabiltzen dugu; gure hitzetan idatzita dagoen hizkera hobetzeko, esaldi politak eta hori dena.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Lehen eskuz egiten ziren gauzak orain azkarrago egiteko, denborak urrea balio du.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Asko, adibidez, pertsona baten identitatea erraz ordezkatu daiteke.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, baina ardurarekin.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, bizitza errazten duelako, baina neurri batean eta arautu egin beharko litzateke oso arriskutsua delako.