Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Egia esan, eguneroko bizitzan erabiltzen dut, eguneroko zereginak eta eginkizunak errazteko eta, bide batez, azkarrago eta modu optimoan egiteko. Adibidez, lanean erabiltzen dut informazioa interpretatzeko. AAri ezagutza ematen diot gai baten inguruan, eta aditu batekin hitz egiten ari banintz bezala hitz egiten dut. Egia esanda, gaur egun nik nire pertsonaia edo bot batzuk dauzkat sortuta; bai gai legediaren aldetik, turismoaren aldetik, edota nire enpresaren aldetik... sortu egiten ditut. Profil desberdinei ezagutza ematen diezu. Nik ditudan pertsona horiek pertsona birtualak dira, eta nik egunero pertsona horiekin elkarreragiten dut nire lana errazteko eta hobeto egiteko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Orduan, ikusten ditudan abantailak, batez ere, horiek dira; baina kontuz izan behar duzu: sortzen duzuna eta nola sortu duzun kontrastatu egin behar duzu. Behin hori duzula, agente horrek egiten duena abantaila bat ematea da. Azkenean, pertsona espezializatu batekin hitz egitea bezala da. Nire kasuan, niretzat lanean ari den pertsona batekin hitz egitea bezalakoa da. Nik kontratatu dut pertsona bat postu baterako, baina pertsona hori dirutan kobratu beharrean, niretzat agente birtual bat da; "un gen, un bot", edo Pikasen sortutako beste aplikazio batean egin edo erosi dezakezun AA bat. Milaka gauza egiteko daukazu, orduan zure esku dago. Niretzat AAren abantaila diruan, denboran eta emaitzaren mailan dago.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gero ikusten ditudan arriskuak, batez ere orain justu komentatu dudana da: elkarreragiteko orduan irizpide bat eduki behar duzu, esaten duen guztia erabat ez jartzeko. Azkenean, begiratu behar duzu zer esaten duen, nola esaten duen, zertan oinarritzen den eta zergatik erantzuten duen hori. Zu hasten zara pentsatzen beti, eta ez baduzu zure ChatGPT edo Gemini lantzen, beti esango dizu oso ideia ona izan duzula, eta ez, kritikoa izan behar da. Irizpide bat eduki behar duzula. Horregatik, ChatGPTrekin zuzenean hitz egin beharrean, zuk lortzen baduzu agente desberdinak sortzea zure lana errazteko, hor jada irizpide bat ematen ari zara: zertan oinarritu, zein ezagutzatan oinarritu... eta erantzungo du zuk bilatzen duzunaren arabera. Baina beti, hori bizitzako gauza guztiak bezala, alde batekoak dira. Batzuk pentsatzen dute irakaskuntzan hobeto doala eta beste batzuk pentsatzen dute okerrago doala; orduan, segun zer pentsatzen duen eta segun zein ezagutza ematen dizkiozun, gauza bat ikusiko duzu edo bestea ikusiko duzu. Politikaz hitz egiten badugu, ikusiko duzu alde sozialistak, gaur egun indarrean dagoenak, gauza asko egiten dituela, eta beste batzuek ikusiko dute gauza sozialak egiten dituztela baina zuretzat ez. Zu kulturan parte zara, herrian parte, eta horrela mila aldiz mila gauza, eta bakoitzak gauza bat ikusten du. Hori lurrean "6" bat jartzen baduzu bezala da: batek "6" bat ikusiko du eta besteak "9" bat; biak izan ahal dira egia. Edo historia guztiak irabazleek kontatzen dituzte beraien ikuspuntutik. Zer da egia? Zer ez da egia? Orduan, batez ere lortuko duzuna jakin behar duzu, Kontuz izan behar duzu. AAak lagunduko dizu pila bat, bai, baina erabiltzen ikasi behar duzu eta ezagutza minimo batzuk eduki hori erabili ahal izateko. Gero, noski, dena bezala, erabiltzen ikasi egin behar da, galdetzen ikasi behar da. Ezin duzu edozein modutara idatzi idazteagatik; gauzak ondo galdetu behar dira erantzun baten bila. Zuk azaldu behar duzu zein emaitza nahi duzun, nola nahi duzun ematea, zein filtro jarri behar dizkiozun, zertan oinarritu behar den eta zerekin kontrastatu behar duen informazio hori zuri erantzun aurretik. “Zergatik” galdetzea eta erantzutea erraza da, baina baliozko erantzun bat lortu ahal izatea ez da hain erraza.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, 100% erabili bai, baina esaten dudana da erabiltzen erakutsi behar dela eta maisuak behartu behar direla, irakasleei lanaren maila igotzen beren eskuz egin beharrean. Eta "promtak" ikasten, irakasleei zergatik eman dien eta lana nondik nora lortu duen aztertzen. Emaitza ere eskatzea eta lanaren parte hori ebaluatzea; hor ikusten duzu zer irakurri duen, zertara dedikatu duen denbora, zerk eman dion arreta, zergatik joan den arlo horretara lana egiteko orduan... hori irakaslearen lana da eta etorkizuneko lana. Azkenik, pertsona bat kontratatzen badut eta lan bat eskatzen badiot egiteko, eta AA erabiltzen badu lan hobea egiteko, nik jakin nahi dut zeren barruan egiten duen lan hori. Nik esango diot zein balio erabili edo zer dagoen nire enpresarekin lerrokatuta edo ez, nik emaitza bat nahi baitut baina nire helburuaren arabera, eta ez berak pentsatzen duenaren edo nahi duenaren arabera.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, ehuneko ehunean eguneroko bizitzan erabiliko dugu, gero eta gehiago integratuta egongo da, baina irakaskuntza aldatu egin behar da. Irakaslearen lana zaildu egingo da eta ikasleek ez badute pauso bat ematen (alde batetik AAk nola funtzionatzen duen jakiteko), bestetik ezingo dute ebaluatu eta lagundu. Baina etorkizuna AA edukitzea da eguneroko bizitzan. Ni ados nago azterketarik ez egitearekin ezagutzekin bakarrik; niretzat edukia da garrantzitsuena, eta zaildu nahi duzun dena azterketan, baina edukia eman eta ibiltzeko aukera eduki. Azkenean, bizitzan daukazun lana aurrera eramateko edozein momentutan daukazu informazioa hartzea, baina garrantzitsuena da informazio horrekin ibiltzen jakitea: nola ibili, nola pentsamendu kritikoa erabili, erabakiak hartu eta guzti hori. Arauak bai, zergatik bai, mugatu baita ere; niri beste beldur bat ematen didana (eta ez dut esan txarrerako erabiltzea dela) pertsona eta ahotsa bikoiztea da, edukia sortzea ez denean sortu. Hortik arautu egin beharko litzateke, baina ez ezerezpetik, baizik eta filtro batzuk jarri. Baina kontuz gehiegi arautzearekin ere bai. Europa bide horretatik doa eta atzean gelditzeko arriskua du. Dena guztia arauengatik da; arauak ondo daude neurrian, baina gehiegi emateak kalte egingo digu izugarri. Bestela begiratu non ari garen geratzen. Ez pentsatu nire ikuspuntuan, zuek ere bai, begiratu.