Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Pixkat mugatu beharko litzatekeela, bestela dana kenduko digu”

Zoe Cerrato Bonilla 2026ko martxoaren 1a

Isabella Ferreira elkarrizketatu dut adimen artifizialari buruzko iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, asko erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Denerako: lanerako, eskolarako, psikologirako… Denerako.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Azkenean baliabide asko ematen dizkizula informazioa bilatzeko eta zure lanak egiteko eta erraz egiteko eta denbora asko murrizten dizu.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Hemendik urte batzutara lan asko kenduko digula adimen artifizialak, eta menpekotasuna ere sortuko digu zeren gehiegi erabiltzeak pentsamendu kritikoa kamustuko ditu.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, zeren azkenean tresna bat da hobeto ikasteko gauzak. Bai irakasleak hobeto esplikatzeko eta ikasleak hor bilatzeko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Bai, askoz ere gehiago, etorkizuna da, ikusi egiten da lan askotan adimen artifizialaren departamentuak daude, gauza asko lehen eskuz egiten zirenak orain adimen artifizialarekin eta karrera bat ere atera dute.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nik uste dut gehiago mugatu, baina arautu ere, zeren eskola batzuetan adibidez ez dute uzten adimen artifizialarekin lana egiten, eta nik uste dut hori, lehen esan bezala sekulako tresna ona da, baina pixka bat mugatu beharko litzatekeela, zeren bestela dena kenduko digu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide