Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen?
Nire lan eginkizunetan ez dut behar adimen artifiziala orokorrean, baina gero bizitza pribatuan pixka bat erabiltzen dut, bai. Googleko funtzio batzuk erabiltzen ditut, itzulpenen bat edo beste ere egiteko erabiltzen dut…. Hori baino askoz gehiago momentuz behintzat ez.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Iruditzen zait datuak sesgatuak baldin badira, hau da, datuak partzialki erabiltzen badira, aurreiritzi batzuk sortzeko arriskua egon daitekeela. Iruditzen zait, baita ere, informazioa manipulatzeko erabil daitekeela, eta azkenik, pertsonak kontrola galdu dezake, gero eta sistema automatikoago batzuk lortzen baldin badira.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Bai, baina muga batekin. Iruditzen zait ikasleek ez baldin badute muga bat, hau da, ikasleen erabilera ez bada mugatzen, ikasleen pentsamendu kritikoa galtzeko arriskua egon daitekeela. Bestalde, ikasleek ere beraien lanak inongo esfortzurik gabe aurkezteko arriskua egon daiteke, edo ikasle hauek adimen artifizialak esaten duena onartzen baldin badute inongo kuestio gabe bere jarrera kritikoa galdu dezakete.
Eta irakasleen aldetik berriz, beraien baliabide pertsonalak erabiltzeari utz diezaiekete, adibidez enpatia, sorkuntza…. guzti horiek. Eta, horrez gain, irakasleengan ere igual dependentzia handi bat sor daiteke, irakaskuntza automatizatu bat lortu nahian.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, erabilera egoki batekin uste dut onurak ekar ditzakeela; adibidez, ikerkuntzan aurrerapena ekar dezake, lan errepikakor horietan efizientzia ere gehitu dezake, energi kontsumo egokiago bat bideratu daiteke, edo bestela akatsak gutxitzen lagundu dezake zenbait kasutan. Bai, erabilera egoki batekin onurak posible dira.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu beharko litzateke?
Bai, iruditzen zait gero eta sektore gehiagotan erabiltzen hasi dela, eta beraz gehitzen joango den erabilera bat izango dela. Eta arautu edo mugatu behar den? Bai, nire uste bai. Lehen komentatu dudan bezela, erabakiak hartzeko orduan, dena adimen artifizialaren esku uzten baldin bada, erabilera oker asko egiten badira, ez etikoak adibidez, edota jendea manipulatzen bada, arrisku handia egongo da; beraz, muga bat egon beharko litzateke. Beste ondorio bat kontrola galtzeko arriskua izan daiteke; beraz, hori ere mugatu egin behar da.