Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez, oraingoz ez.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Lanerako ez dudalako behar eta egunean zehar ere ez dut behar.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Arazo handiena da pertsona gutxiago ahaleginduko direla egunez egun sortzen zaizkien arazoei erantzunak ematen, lortu dituzten ezagutzetatik abiatuta, eta azkenean robot baten erantzunarekin konformatzen dira, baina besterik gabe, erantzun hori benetakoa izango den edo objetiboa izango den ez dakigu, enpresa batek sortzen duen software batek baldintzatzen du hori.
Irakaskuntzak ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Nik uste dut ezetz.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Seguraski bai, erabileraren eta helburuaren arabera. Seguraski gauzak asko erreztuko dituela, lehenago zailagoak ziren lan batzuetan erraztuko luke.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai. Nik uste dut gero eta gehiago erabiliko dela gero eta diru gehiago ari direlako sartzen enpresa potenteak adimen artifizialetan, baina nire ustez arautu egin beharko litzateke.