Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienetan informazioa bilatzeko etxean, baina egunerokoan ere sartzen ari gara adimen artifizila; adibidez, nik laneako ere erabiltzen dut, baina momentuz gutxi erabiltzen dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Abantaila dezente dauzka, lana erreztu egiten digu, galdera bat jarri eta hortxe dauzkazu, erantzun mordo bat ematen dizkizu, eta aurrerapen oso handia da.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Erabilera areagotzen bada lanbide batzuk desagertu egingo dira, adimen artifiziala gehiegi erabiltzeagatik, honek dena egiten dizulako.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Iruditzen zait ibili beharko luketela eta badakit erabiltzen dela baina erakutsi egin behar da erabilera egokia ematen.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Noski gehiago erabiliko dela, gaur egun asko erabiltzen dugunez hau gehiagora joango da, eta noski arautu eta mugatu egin beharko litzatekela, tranpa asko egiten direlako.