Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Makina batek zure ordez pentsatzea ez da egokia”

June Luengo 2026ko martxoaren 1a

Luis Luengori egin diogu elkarrizketa, adimen artifizialaren inguruan duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Adimen artifiziala, batez ere, hasi nintzen erabiltzen nire lanerako, irakaslea naiz eta ikasleentzako lanak eta informazioa bilatzeko, oso tresna potentea iruditzen zait. Bestalde, nire aisialdirako (bidaiak egiteko, planifikatzeko…) ere erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Adimen artifizialari galdera zehatzak eta egokiak eginez gero, modu eraginkor eta azkar batean informazioa bilatzeko eta kudeatzeko aukera izaten dugula.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Betikoak, dena kontrolik gabe erabiltzen bada eta ez bada erakusten erabiltzen, bere arriskuak izango dituela, zeren makina batek zure ordez pentsatzea ez da egokia.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste duzu? Zergatik?

Nire ustez, bai, komenigarria da erabiltzea, baina esan dudan bezala, modu egoki eta zehatz batean, adierazpenak modu egoki batean emanda, eta batez ere, adierazita zertarako eta zer nahi dugun horrekin lortu, gauza txarrerako erabiltzen bada, ez da egokia.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez, bai. Etorkizunean adimen artifizialak gero eta garrantzi gehiago izango du gure bizitzan, batez ere informazioa bilatzeko, kezkak argitzeko, abantaila handiak ematen dizkigulako. Hori bai, nire ustez, araututa eta mugatuta egon beharko litzateke, batez ere, erabiltzaileei ondo erakutsi eta trebatu behar zaie gauza onak bilatzen, ez gauza txarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide