Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lanean e-mail berezi batzuek erantzuteko orduan erabili izan dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Denbora aurrezten dit, eta horrek nere produktibitatea hobetzen du.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gaur egungo lanpostu asko AA-k betetzea lortuko da, eta hau dela eta, lanpostuak galduko dira. Bestalde, pertsonek bere kabuz pentsatu, edo erabaki ordez AA-k hartuko duela parte arlo horretan. Honek gizakion irudimena eta sorkuntzari mugak jarriko dizkio, AA-k egingo bai ditu hemendik aurrera. AA-rekin norberaren identitatea egoera edo leku faltsuetan erabili ahal izatearen arriskua ere hor dago.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Neurri batean bai utziko nieke erabiltzen teknologia bere neurrian interesgarria eta baliagarria izan daitekeelako. Baino ez nuke erabiliko, bai pentsatzen eta gaien inguruan hausnarketa egitea tokatzen denean. Ikasleei eta bai irakasleei bere unea edo lekua emango nieke beraien pentsakera, iritziak eta azalpenak eman ahal izateko, inongo adimen artifizialik gabe.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Etorkizun batean askoz gehiago erabiliko da eta bai aratu eta mugatu beharko litzateke, bestela gauzak muturreraino joan daitezke eta, baita ere, pentsatu behar dugu adimen artifizialak ez duela beti arrazoia, eta nolabaiteko zilegitasuna bermatu behar dela AA-k azalerazten duen informazioarekin. Gaur egun zientzia eta frogatuta dauden ekintzetan errotzen da gizartearen norabidea, eta kezka sortzen dit, nola dakigu IA-k dioena egiazkoa dela? Asko daukagu ikasteko AA-ren inguruan, mugak jarri behar zaizkio, baita gure erabilpenari ere.