Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, asko erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienbat informazioa bilatzeko erabiltzen dut, gauzak argitzeko oso erabilgarria iruditzen zait eta gainera niretzat tresna oso praktikoa da.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Abantaila nagusienetako bat da, nire ustez, denbora aurrezten duela, eta beste abantaila garrantsitzu bat da ikasteko aukera gehiago eskaintzen dituela.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Arrisku nagusienetako bat gehiegizko mendekotasuna sortzen duela, eta gainera iruditzen zait informazioa beti ez dela zuzena.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, nire ustez erabili beharko lukete. Gaur egungo gizartean teknologia geroz eta presentzia handiagoa du eta irakasle/ikasleek tresna hauek erabiltzen ikasi beharko dute etorkizunerako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzakete?
Etorkizunean askoz gehiago erabiliko da. Hala ere, uste dut beharrezkoa dela arautzea eta neurri batzuk jartzea, denek modu arduratsuan erabil dezaten.