Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, erabiltzen dut.
Eta zertarako erabiltzen duzu?
Erabiltzen dut lanean, laneko gauza teknikoak bideratzeko, eta baita ere erabiltzen dut nire bizitza pertsonalean, zerbaiten dudak dauzkadanean matxuraren bat nola konpondu edo kotxeari buruzko dudaren bat… Gauza teknikoak batez ere.
Zer abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Erabilerari buruz abantaila nagusiak ikusten dizkiotenak dira oso erraza dela erabiltzen. Jada ohituta gauden bilatzailearen antzeko formatu bat daukate, nahiz eta barruan dagoena erabat desberdina izan. Baina, beno, abantaila da erraztasuna, esango nuke nik, eta gero berak emango dizun erantzuna oinarrituta dagoela oso-oso datu eta ezaguera zabalean. Eta hori nik uste egiten dizkiogun kontsultak ondo erantzuteko abantaila handia dela.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu honi?
Ikusten dudan arrisku nagusia da atzetik gizakia egonik, gizakiak, dakigun bezala, erabilera gauza askoena da onerako, on egiteko eta gizateriaren aurrerakuntza bideratzeko. Eta beste askotan da, berriz, erabilera egoista, zapaltzailea edo beste batzuei min egiteko erabilera. Orduan kasik fondoan gizakiaren gauza txarrak ikusten dizkiot. Eta beste arlo batean baita ere ikusten dut arrisku bat deskontrolean edo gauza benetan kritikoak izan daitezkeenean, gauza medikoetan adibidez edo gauza armamentistikoetan, horrelako erabileretan segun eta zein autonomia maila edo zein independentzi maila hartzen duen adimen artifizial horrek ondorioak izan daitezkeela “desastrosoak”. Arrisku horiek dira ikusten dizkiodanak.
Uste duzu irakaskuntzan irakasleek eta ikasleek ere erabili beharko luketeela?
Nik uste dut baietz, bai irakasleek eta bai ikasleek, biek. Zeren laguntza bat da, azkenean osatu egiten du. Zuk berez pentsatu edo bideratzen duzun lan bat erreminta oso-oso potente bat da lan hori oraindik ere hobeto egiteko. Beti ere erabilpena bada jatorra eta zentzuzkoa. Horregatik nik uste dut bai erakutsi egin behar dela nola erabili eta gero erabili egin behar dela. Baina, noski, giza adimena nolabait gainetik jarrita.
Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala, ala ez?
Bai, dudarik gabe, honek ez dauka atzera biderik.
Eta zergatik?
Oso erreminta potentea delako eta osatu egiten duelako giza adimena.
Uste duzu arauta eta mugatu egin beharko litzatekeela?
Nik uste dut arautu bai, eta mugatu bakarrik, lehenago aipatu dudan bezala, erabilpen kritikoetan. Baina bestela arautu bai. Zeren bestela iritsi daiteke momentu bat non ezin dena ezberdindu zerbait den benetakoa edo den fikzioa. Adimen artifizialak osatu duen zerbait jada ari gara iristen horra, jada ikusten dituzuen zenbait irudi eta zenbait ahots… Jada benetazkoak ematen dute baina adimen artifizialarekin eginak daude. Orduan, nik uste nolabait arautu egin behar dela eta mugak bakarrik zenbait esparruetan. Zeren bestela hasten bazara den-dena mugatzen, azkenean dena kapatuko duzu eta ez du behar beste egingo. Eta gainera, gaur egun ikusten da zenbait tokietan ari direla bultzatu, libertadea eman eta erabat libre lagatzen, esango dugu Txinan eta Estatu Batuetan bezala, eta Europan nola ari garen saiatzen dena arautu eta dena mugatu, dena kontrolpean edukitzea, ba ari gara gauza askoetan atzean gelditzen. Orduan nik uste dut, arautu bai; mugatu gauza batzuk bakarrik.