Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, egunero.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Lanerako erabiltzen dut. Asko laguntzen dit laneko gauza batzuk egiten eta asko erabiltzen dugu.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Bestelako interneteko bilatzaileekin konparatuta, informazio bilaketa askoz ere azkarrago egiten du, eta fidagarriagoa ere izan daiteke. Horretaz gain, beste lan batzuk, aurkezpenak, datu bilaketak, egiten asko laguntzen dit.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Erabilera anitzak dauzka adimen artifizialak. Horietako batzuk izan daitezke itzulpenak, testuak hobetzea, eta ikusten dut pertsonak geroz eta alferragoak bihur daitezkela, adimen artifizialak bestela beraiek egingo lituzketen gauzak egin ditzakelako. Horretaz gain, beste arrisku bat da guk inteligentzia artifizialarekin informazioa partekatzen dugunean adimen artifizial honek gugandik ikasi egiten duela, eta gure informazioa besteen esku jarri dezakela, eta hori arriskutsua iruditzen zait.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Bai, garrantzitsua iruditzen zait bai irakasle eta ikasleek hau erabiltzea, eta gehienbat, erabiltzen ikastea.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nire ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da orain baino, baina erabiltzen ikasi egingo dugu. Nik uste dut erabilera mugatu egin behar dela, gehien bat ikasleei. Ikasleek ikasi egin behar dute erabilera egoki bat egiten eta beraien lanak egiteko informazio iturri bezala erabili behar dute, baina ez lanak egiteko tresna bezala.