Kirol portua eta Txomin Agirre lotzen dituen txaluparen zerbitzua Mugi sisteman sartuko dute

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 1a

Txomin Agirre eta kirol portua lotzen dituen txalupa.

Txomin Agirre eta kirol portua lotzen dituen udako txalupa zerbitzua Mugi sisteman sartzeko izapideak abiatu dituzte udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Uda honetarako zerbitzua martxan izango dela espero dute. 

Txomin Agirre eta kirol portua lotzen dituen udako txalupa zerbitzua Mugi sisteman integratzeko izapideak abiatu dituzte udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur. 

Azahara Dominguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidenteak, Eluska Renedo GGLAko zuzendariak eta Iñaki Ostolaza alkateak gaur Zumaian egin duten agerraldian jakinarazi dutenez, txalupako bidaiak Mugi txartelaren bidez ordaintzea ahalbidetzen duten makinak prest izatea baino ez da geratzen zerbitzua martxan jartzeko.

Lan horiek datozen hilabeteetan amaituko dituztela espero dute, hortaz, erabiltzaileek Mugi sistemak eskaintzen dituen deskontu eta abantaila guztiak izango dituzte aurtengo udan. Egun, euro bateko kostua du txalupako bidaiak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide