Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Nire ustez, etorkizunean adimen artifiziala bai gehiago erabiliko da, gehienbat enpresetan”

Lander Parra 2026ko martxoaren 1a

Oihane Argote elkarrizketatu dugu adimen artiizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, batez ere Chat-gpt.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gehienbat lanean, zenbait arlotan informazioa bilatzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Alde batetik informazioa bilatzeko aplikazio egokia iruditzen zait. Eta bestetik ba adibidez lanean orri askotako kontratuak laguntzeko eta puntu garrantzitsuak azpimarratzeko oso interesgarria dela esango nuke.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Ondo ez erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioak; hau da, adimen artifiziala guztiok edo gehienok erabil dezakegu, beraz adin txikikoek beraientzat egokiak ez diren gaiei buruzko informazioa lortzea arriskua dela iruditzen zait.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketeela uste al duzu? Zergatik?

Nire iritziz irakasleek erabiltzea ondo dago, beraien gaiak prestatzeko lagungarri izan daitekelako, aldiz ikasleentzat ez dela onuragarria pentsatzen det, adibidez lan bat prestatu behar badute adimen artifiziala erabiliz kopiatu bakarrik egin behar dute eta adimen artifiziala egongo ez balitz lan berdina burutzeko ba baliabide desberdinak, esfortzu handiagoa eta ezagupen gehiago beharko lukete.

Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez, etorkizunean adimen artifiziala bai gehiago erabiliko da, gehienbat enpresetan, lana errazten duelako denbora gutxiago erabiliz, eta bai arautu eta mugatu beharko litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide