Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Onurak seguru ekarriko dituela”

Yann Iribar 2026ko martxoaren 1a

Amaia Barea elkarrizketatu dugu adimen artifizialaren inguruan.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Alde batetik, ez dut gehiegi ezagutzen; eta bestetik, betiko moduan momentuz moldatzen naizelako.

Zein arrisku edo arazo ikusten ditu zu adimen artifizialarekin lotuta?

Ez dut gehiegi ezagutzen honi buruz, formakuntza bat behar dudala iruditzen zait eta gauza askotan bezala erabileraren arabera, onurak ekarriko ditu edo arriskuak eta arazoak egon daitezkeela iruditzen zait.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Arlo guztietan erabiliko dela iruditzen zait; orduan, akaso, onurak izan daitezke irakasleentzako eta adin jakin bateko ikasleentzat ere onuragarria izan daiteke. Baina honi buruz irakasleek formakuntza beharko dute erabilera ona egiteko eta adina kontutan eduki beharko dela iruditzen zait.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Seguru onurak ekarriko ditula, eta orain ari dela, beste arloetan zientzietan adibidez, osasunari lotuta, ikerketan, baina ez naiz oso aditua, ez dakit gehiegi, eta ez naiz kapaza esateko nolakoa den.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?

Nire ustez bai.

Zergatik?

Azken urteetan ikusten ari naiz lanean, beste tokitan nola sartu egin den, nola indartzen ari den. Pantailetan gero eta denbora gehiago pasatzen dugu eta nire ustez denbora, dirua eta interesa handia dago inteligentzia artifiziala garatzeko.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

 Erabilera mugatua ez dakit baina legedi baten barruan egon behar dela iruditzen zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide