Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Egia esan, ia egunero erabiltzen dudan zerbait da. Adibidez, informazioa bilatzeko, oporrak antolatzeko, edo bururatzen zaidan edozein galdera egiteko. Erabiltzen dut baina beti saiatzen naiz kontrastatzen eta egiaztatzen topatzen dudan informazioa, izan ere, askotan ez dakigu informazio hori nondik datorren, eta orduan ez dut beti dena automatikoki sinesten.
Zein abantaila ikusten dizkiozu?
Nire ustez, abantaila nagusia denbora aurrezten duela. Azkenean, lehen gu gazteak ginenean Google erabiltzen genuen, eta bertan informazioa bilatzeko askoz ere denbora gehiago pasatzen genuen, orain, askoz azkarrago egiten da dena AA-ekin eta hori eguneroko bizitzan oso baliagarria da.
Eta zein arrisku?
Nik uste arriskurik handiena dela pentsatzeari uztea da. Adibidez, egunean zehar, opariak erosteko ideiak bilatzeko, lanean edo eskolan lanak egiteko. Galdetu egiten diogu, oso erraza da dena IArekin egitea, eta horrek azkenean, pentsatzeko ohitura galtzea ekar dezake eta hori ez da oso ona
Hezkuntzan erabili beharko litzateke?
Oso galdera zaila da hori, nire ustez, bai, erabili daiteke, baina mugekin. Azken finean pentsatu behar dugu tresna bat dela, gaur egun oso erabilia baina erabiltzen jakin behar da. Hala ere, ikasleek ezin dute guztia IA-ekin egin, bestela ikasleek pentsatzeko ohiturari uzten diote.
Etorkizunean gehiago erabiliko dela uste duzu?
Bai, zalantzarik gabe, azkenean teknologia izugarri aurreratu da azken urteetan eta gero eta gehiago erabiliko da ,nik uste erabilera hori gero eta handiagoa izango dela eta gure eguneroko bizitzan beti egongo dela hor.
Arautu egin beharko litzateke?
Bai, batez ere gazteen kasuan. Lehen esan dudan bezala, bestela pentsatzeko ohitura gal dezakete eta gero erabakiak hartzeko zailtasunak izango dituzte, azkenean ni txikia nintzela lanak egiterakoan liburutegira jotzen nuen, edo Google-en bilatzen nuen baina Google ere asko ez zegoen, orduan informazioa bilatze hori eta pentsarazte hori egin behar genuen, eta gaur egun nire ustez hori IA-ekin gazteek ez dute hori egiten, azkenean nahi dutena idazten diote eta segundotan dute erantzuna, beraz, tresna ona da baina kontrolarekin erabili behar da, batez ere gazteei begira.