Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Arriskuen artean pribatutasunaren galera ikusten dut”

Enara Tena 2026ko martxoaren 1a

Itziar Artetxe elkarrizketatu dugu, adimen artifizialari buruz zer iritzi duen jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Ez dut erabiltzen, batez ere, ez nagoelako oso ohituta teknologia horrekin, eta ez dudalako beharrezkotzat jotzen nire egunerokoan.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Arriskuen artean pribatutasunaren galera ikusten dut, datu pertsonalak erabili daitezkelako. Beste arazo bat da jendea gehiegi fidatzea eta bere kabuz pentsatzeari uztea. Gainera, lanpostu batzuk desagertzeko arriskua ere badago.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Bai, baina neurrian. Lagungarria izan daiteke informazioa bilatzeko edo azalpenak hobetzeko, baina ez luke ordezkatu behar ikasleen ahalegina edo irakasleen lana.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Bai, onura asko ekar ditzake, adibidez medikuntzan ikerketan edo lanak errazteko. Denbora aurrezten lagun dezake eta arazo batzuk azkarrago konpontzen.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, etorkizunean gero eta gehiago erabiliko da, teknologia gero eta aurreratuagoa delako. Hala ere, nire ustez, arautu eta mugatu egin beharko litzateke, erabilera arduratsua izan dadin eta arriskuak saihesteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide