Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Orain arte nire eguneroko bizitzan ez dut erabili beharrik izan, baina onartu behar dut hasi naizela kontrolatzen ez dudan gaietan gauzak noizean behin galdetzen.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Niri beldur gehien ematen didan gauza, egitzat jotzen ditugun informazio, eta irudiak egia ez izatea, eta hortaz ez konturatzea da.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Lagungarri den bitartean gauzak konsultatzeko ondo iruditzen zait, baina lagungarri izateak ez du esan nahi adimen artifizialaren esku utzi behar dugula egiten hari garen lana.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Neurriz erabiliz gero dena izan daiteke onuragarria, arazoa da non jartzen dugun edo non jartzen diguten muga. Mugarik gabe lagungarri eta onuragarri izan daitekeen zerbait, oso arriskutsu izaten buka dezake, denen kalterako.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nire ustez bai, gehiago erabiliko da, baina pentsatu nahi dut eta espero dut, muga batzuk jarrita ikasi egingo dugula egoki erabiltzen.