Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifiala geratzeko iritsi da”

Iker Corcuera 2026ko martxoaren 1a

Arantxa Mayoral elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Adimen artifiziala erabiltzen al duzu?

Bai, normalean esan daiteke adimen artifiziala erabiltzen dugula, ia egunero.

Zertarako erabiltzen duzu batez ere adimen artifiziala? Lanerako ala eguneroko bizitzarako?

Batez ere egunerokoan erabiltzen dut informazioa bilatzeko; oso tresna garrantzitsua iruditzen zait. Gainera, lanean adimen artifizialeko aplikazio asko ditugu, eta asko laguntzen digute. Adibidez, osasun arloan, paziente baten erradiografia bati argazkia atera daiteke, eta badaude erradiografia horri buruzko informazioa ia-ia eman dezaketen programak.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Nire ustez, abantaila asko ditu, sarean dauden datu ugari eskaintzen dituelako eta datu horiek aztertzen dituelako. Gainera, informazio asko ematen du, denbora aurreztea ahalbidetuz, eta abar.

Zein da adimen artifizialaren arrisku nagusia zure ustez?

Adimen artifizialak abantailak baditu, baina arriskuak ere bai. Arrisku horien kontziente izan behar dugu, batez ere gaizki erabiltzen denean edo behar bezala erabiltzen ez duten pertsonek erabiltzen dutenean. Adibidez, askotan ikusten da nerabeek adimen artifiziala erabiliz irudiak manipulatzen dituztela, eta horrek arazoetan sartzea ekar dezake.

Uste duzu hezkuntzan bai ikasleek bai irakasleek erabili beharko luketela? Zergatik?

Bai, uste dut hezkuntza mailan ere erabili behar dela, bai irakasleek bai ikasleek, tresna oso baliotsua delako. Informazio iturri oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da arriskua ere izan daitekeela, ikasleen pentsatzeko, aztertzeko eta kritika egiteko gaitasuna mugatu dezakeelako. Eta hori ez da komenigarria.

Amaitzeko, zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko al da AA? Zergatik? Arautu beharko al da?

Argi dago adimen artifiziala geratzeko iritsi dela, gero eta gehiago erabiliko dela eta ondo erabili behar dela. Arautzeari dagokionez, bai, araututa egon behar du; erabilera desegokia onartzen ez duten arauak egon behar dira. Hala ere, eskaintzen dizkigun abantaila guztiak aprobetxatu behar ditugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide