Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifizialaren erabilerak abantaila asko ditu”

Haritz Alkorta 2026ko martxoaren 1a

Gentzane Garcia elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, nire kasuan lanean erabiltzen dut, bai Chat GPT eta Copilot ere.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Adimen artifizialaren erabilerak abantaila asko ditu. Lana aurrezten dizu eta denbora aldetik ere bai. Adibidez Copiloteri jartzen diozu zure bezeroei bidaltzeko e-mail mota bat eta berak idazten du zure partez, gero zuk pixka bat kopiatzen duzu, zure erara aldatzen duzu eta horrek asko azkartzen du egunerokotasuna.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arrisku nagusiak ikusten dizkiot gaizki erabiltzeari. Adibidez gaur egungo gazteak etxerako lanak egin beharrean edo liburuak irakurri beharrean Chat GPTri galdetzea eta pentsatzen dute erantzun egokia dela.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uzte al duzu? Zergatik?

Pentsatzen dut era egokian erabili beharko luketela eta era mugatuan batez ere ikasleengan. Talde lanak egiteko ezin da Chat GPT erabili eta hor jarritakoa kopiatu baizik eta norberak garatu behar du bere lana. Irakasleentzat egokiagoa ikusten dut beraien egunerokotasunean beraien lana errazteko eta garatzeko ondo etorriko zaielako. Baino kontu handia eduki behar da nire ustez ikasleen kasuan.

Azkenik, zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez, hori da gaur egungo etorkizuna ezta? Adimen artifizialetik doa. Eta nire ustez arautu egin beharko litzatekela lehen aipatu dudan bezela batez ere adingabeen kasuan erabilera desegokia egin ahal izan dutelako eta beraien ikasketetan desegokia izan daitekelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide