Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen?
Momentuz ondo moldatzen naizelako Google-ekin zalantzak argitzen.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Ikusten dudan arrisku bat identitatea ordezkatzea da, eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Batzuetan bai, zalantzak eta dudak argitzeko batez ere.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Ondo erabiliz gero bai. Onuragarria izan daiteke. Ondo erabilita noski.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nire ustez bai, erosoagoa delako eta galdera askoren erantzunak bertan egongo direlako. Baina mugatu eta arautu egin beharko litzakete, mugak eta arauak jartzen. Bestela desastre bat izango da.