Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, gehiegi ez baina tarteka erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu?
Adimen artifiziala erabiltzen dut gehienbat eguneroko bizitzarako informazioren bat bilatzeko, eta azkena adibidez, koadrilan antolatzen ari garen bidairako plangintza egiteko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Ondo programatuta baldin badago gizakiak baino akats gutxiago egiten ditu, arrisku handiko lanetan ere gizakia arriskuetatik babesten du, eta nekaezina dela, hau da, eguneko 24 orduetan erabili dezakezula.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Pribatutasunaren urraketa, datu pertsonalak modu okerrean erabiltzea.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste duzu? Zergatik?
Bai, adibidez irakasleak erabili dezake material didaktikoa sortzeko lagungarria izan daiteke, gaitasun digitalak lantzeko ere erabili daiteke, etorkizunean beharrezkoak izango diren trebetasunak lantzeko, baino ikaskuntza pasiboa sor dezake adimen artifizialak eta nire ustez ez luke irakaslea ordezkatu behar.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu edo mugatu egin beharko litzateke?
Geroz eta gehiago erabiliko da, eraginkortasun handia duelako eta gizakiaren lana errazten duelako. Arautu egin beharko litzake pribatutasuna babesteko, lanpostuak babesteko, eta nik uste dut segurtasuna babesteko.