Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Aukera asko eskaini arren, mugatu beharreko tresna da adimen artifiziala”

Ioritz Malave 2026ko martxoaren 1a

Imanol Malave elkarrizketatu dugu Inteligentzia artifizialaren erabileraz daukan iritzia jakiteko.

Adimen artifiziala erabiltzen duzu?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu batez ere adimen artifiziala?

Normalean lanean, asko laguntzen didalako formulazioak eta datuak egiten, eta informazioa bilatzen.

Zer abantaila ikusten dituzu adimen artifizialaren erabileran?

Batez ere denbora aurreztea, lan asko errazten dizulako eta denborak murrizten laguntzen duelako.

Zein dira ikusten dituzun arrisku nagusiak?

Adimen artifizialaren arrisku nagusiak dira noren esku dagoenaren arabera kaltegarria izan daitekeela; programatu daitekeelako eta gauza asko egiteko gai delako, pertsona txarren eskuetan kaltea eragin dezake.

Uste duzu ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela hezkuntzan? Zergatik?

Bai, baina modu arautuan. Nire ustez garrantzitsuena da eskoletan oinarrizko gauzak ikastea, eta hortik aurrera adimen artifizialarekin osatzea.

Uste duzu etorkizunean gehiago erabiliko dela adimen artifiziala? Zergatik? Mugatu eta arautu beharko litzateke?

Ziur etorkizunean askoz gehiago erabiliko dela, dituen onurengatik. Baina argi dago mugatu egin behar dela, lehen esan dudan bezala aukera asko ematen dituelako eta esku okerretan kaltegarria izan daitekeelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide