Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Testuak hobeto idatzi eta itzultzeko eta programatzeko eta ideia berriak lortzeko.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Denbora gutxiagoan lan askoz gehiago egin dezakedala.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Gaizki erabilita, adibidez gauza oso inpertsonalak edo akatsez betea, edo ez bazara aditua gai batean eta adimen artifiziala erabiltzen baduzu seguraski informazio desegokia edo kaxkarra lortuko duzu, eta emaitzak ez dituzu onak lortuko.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Modu egokian bai, asko laguntzen duelako, irakasleei eduki egokiak lortzen, eduki haietatik testak preparatzen. Lan asko erraztu eta automatizatu daitekeelako. Eta ikasleei aldiz, apunte on batzuk lortzeko balio dezake, iturri egokiak erabilita.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Ez dakit gehiago erabiliko den, orain asko erabiltzen delako eta gaizki, eta jendeak uste du denerako balio duela eta ez da horrela, nik uste dut etorkizunean ikasiko dugu zertarako balio duen eta zertarako ez eta modu egokian erabiltzen. Uste dut arautu egin behar dela, eta ari da egiten.