Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, erabiltzen dut.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Nik gehienbat, informazioa bilatzeko eta zalantza dudan gauzetarako erabiltzen dut.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Zalantza bat daukadanean informazioa bilatzeko bide azkarra eta lagungarria da.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Batzuetan ez dela fidagarria, ez dugula konfiantza osoa bere gain eduki behar, ziurtatu egin behar da egia den ala ez.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Nire ustetan irakasleek edo hezkuntza arloan bai erabili beharko litzateke, baina mugatuta, eta ikasleen kasuan gehienbat.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Nik uste dut gehiago erabiliko dela. Hau ere, pixkanaka hobetzen eta aurreratzen gehiago joango da eta arloaren arabera lagungarria izan daiteke.