Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifizialarekin gauzak manipulatzeko erraztasun hori oso arriskutsua iruditzen zait”

Enaitz Arrieta 2026ko martxoaren 1a

Jone Peña elkarrizketatu dut adimen artifizialari buruz.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehien bat adimen artifiziala?

Nik adimen artifiziala eguneroko bizitzan erabiltzen dut informazioa bilatzeko, zerbaiten zalantza badut edo zerbait jakin nahi badut adimen artifiziala erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Esan bezala, informazio jakin bat nahi badut eskuratu adimen artifizialak asko errazten du.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Adimen artifizialarekin gauzak manipulatzeko erraztasun hori oso arriskutsua iruditzen zait.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili behar lukete ala ez? Zergatik?

Baietz uste dut, adimen artifizialak ematen dituen tresnak oso erabilgarriak direlako.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nire ustez gehiago erabiliko da egunero jende gehiagok erabiltzen duelako baina arautu eta mugatzea oso garrantzitsua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide