Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Beldur pixka bat ematen dit material horietara bideratzea gauzak”

Izaro Marin 2026ko martxoaren 1a

Nekane Udabe elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, momentuz ez dut erabili.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Beharrik ez dudalako nabaritu momentuz, eta beldur pixka bat ere ematen dit material horietara bideratzea gauzak, zalantzak eta abarrak.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Azkenean, iritsi daiteke momentu bat ez dakigula zer den egia eta zer den gezurra, orduan momentuz zenbat eta gutxiago erabili, nire ustez hobe.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Ikasleen kasuan iruditzen zait hobeto luketeela ez erabilita, burua erabiltzea alegia. Eta irakasleen kasuan, klasean prestatzeko balio badie, ez zait hain ideia txarra iruditzen.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Esparruaren arabera ziurrenik asmakizun oso ona dela, baina beste zenbait arlotan kaltegarria iruditzen zait.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, zalantzarik gabe, geroz eta gehiago erabiliko da etorkizunean eta gainera arlo guztietan, askoz erosoagoa delako adimen artifiziala erabiltzea. Eta mugatu egin beharko litzateke,bai,noski.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide