Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Internetekin egiten ditugun gauza guztiekin izan daitezke arriskuak”

Jare Martija 2026ko martxoaren 1a

Bego Gonzalez elkarrizketatu dut adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Ez, ez dut erabiltzen.

Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?

Ez dut beharrik ikusten.

Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

Nik uste dut gaur egun Internetekin egiten ditugun gauza guztiekin, arriskuak eduki ahal direla eta adimen artifiziala sartzen badugu arriskutsuagoak izango dira internetei buruz dauden gauzak.

Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

Ez dut uste, ez.

Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

Nik uste dut, ondo erabilita ona izan daitekeela, adibidez, erroreak gutxitzeko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Nik uste dut, gehiago erabiliko dela, ikasi egingo dugulako beste helburu batzuentzat ona dela adimen artifiziala, baina mugatu egin behar da erabilera hori.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide