Nolako herria: elkarrizketak 2026

”Informazioa berehala aurki daiteke”

Maddi Zubizarreta 2026ko martxoaren 1a

Irune Leon elkarrizketatu dugu, adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen ahal duzu adimen artifiziala?

Bai,erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehien bat adimen artifiziala?

Alde batetik, lanean erabiltzen dut, informazioa aurkitzeko, osasun sailean egiten baitut lan (makina, probak…ikusteko). Bestetik, eskolako lanak egin behar dituztenean seme-alabek, batzuetan etxean laguntzeko ere erabiltzen dut.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Momentu laburrean eta denbora gutxian informazioa aurkitu daitekeela, hau da, lan handirik egin gabe atera daitekeela informazioa.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Gehien bat gazteen artean, gurasoek edo helduek ere oraindik ez dute asko dominatzen baina gai honek alde onak dituen bezala txarrak ere badituela uste dut, eta oso arriskutsua iruditzen zait nerabeentzat batez ere. Ez dakigu esaten duen dena fidagarria den, egia ,gezurra…Bestetik argazkiak eraldatu ditzake, zure datuak hartu.

Irakaskuntzan irakasleak eta ikasleak ere erabili beharko luketeela uste duzu?

Irakasleentzat ere baliogarria dela iruditzen zait lehen bezala informazioa aurkitzeko eta.

Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala edo ez? zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko ahal litzateke?

Niri iruditzen zait orain goazen bezala behar dela zerbait jartzea, goraka doala eta gero eta gehiago erabiltzen joango garela, arauren bat edo beste jartzea ondo egongo litzatekeela iruditzen zait.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide