Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Nik uste adimen artifiziala gelditzeko etorri dela”

Julen Alkorta 2026ko martxoaren 1a

Itziar Bikendi izena du elkarrizketatuak eta adimen artifizialari buruzko galderak erantzun ditu.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gehien bat erabiltzen dut edukiak sortzeko eta ideiak emateko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Laguntza asko ematen duela, momentu batzuetan eta edozein arazoren aurreran irtenbide batzuk proposatzen dizkizula.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arriskua ikusten diot, dena ez dela beti egia edo zuzena, orduan, berak esaten duena zalantzan jarri behar dela eta konprobatu egin behar dela egia den ala ez.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Irakasleek erabiltzea ariketak sortzeko eta hori ondo deritzot, eta ikasleak adin jakin batetik aurrera, DBHn, baina beti ere jakinda berak esaten duena ez dela berez egia, ez dela egin behar berak esaten duena kopiatu eta pegatu, baizik eta ideiak sortu ikasleak egin beharko lituzke eta gero erabili laguntza gisa, sakondu nahi badu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide