Adimen artifiziala erabiltzen al duzu?
Ez dut erabiltzen.
Zergatik?
Egia esan, ez dut erabiltzen, horren beharrik ez dudalako izan nire egunerokotasunean.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Informazioaren bat eskatu eta agian ez da behar bezala egiaztatzen, automakikoki ontzak ematen duzu eta horrek arazoak ekar ditzake.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Normaltasun eta egunerokotasun baten barruan ezetz esango nuke, salbuespenak egon daitezke noski, jakinda gaur egun dagoen tresna bat gehiago dela.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Ez, guztiz kontrakoa, adimen artifizialaren gehiegizko erabilerak gure memoria ahultzen du eta modu kritikoan pentsatzeko edo arazoak modu independentean konpontzeko dugun gaitasuna murrizten duela uste dut.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, gaurko joera bide horretatik doalako.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Baietz uste dut.