Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Gehien bat ezagutza faltagatik eta ezagutza faltak konfiantza eza ekartzen didalako.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artfizialarekin lotuta?
Askotan iruditzen zait, gauzak errazegi egiten dituela eta ez dit konfiantza handia ematen.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen al zaizu?
Iruditzen zait baietz, gaur egun uste dut gero eta jende gehiagok erabiltzen duela eta erabili behar bada etorkizun batean dominatu egin beharko dute.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekarri dezakela uste al duzu?
Seguraski bai, nire ustez ekarriko du, ez dakit zein eta nola, baina bai.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Ematen duenez, gehiago erabiliko da, esaten dute lanerako ere ona dela, eta nik uste dut lanean gauza asko erraztuko dituela produktiboagoak egingo dituela ematen duelako, eta arautu egin beharko litzateke, bai ala bai.