Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Adimen artifiziala nola erabiltzen den ikastea oso inportantea da”

June Lorenzo Gayangos 2026ko martxoaren 2a

Conchi Gayangos elkarrizketatu dugu, adimen artifizialari buruzko galdera batzuk egiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, nire lanean batez ere asko erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat?

Adimen artifiziala erabiltzen dut galderak egiteko eta lan sinpleak egiteko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren?

Esan dudan bezala, lan sinpleak egiteko denbora asko aurrezten da.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Batez ere, irudiarekin erlazionatuta daudenak. Ikusten dugunez, oso arriskutsuak dira irudiekin egiten diren gauzak.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?

Erabili ez dakit, baina ikastea nola erabiltzen den oso inportantea izango litzateke.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?

Nire ustez etorkizunean asko erabiliko da. Gainera, hedatzen ari da oso bizkor, eta gero eta gauza gehiago egin daitezke, orduan oso inportantea izango da etorkizunean.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Noski baietz. Oso arriskutsua iruditzen zait eta ondo erabiltzea oso inportantea da; orduan bai, mugatu eta arautu egin behar zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide