Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Arriskua dago, laguntzeko erabili beharrean gure partez pentsatzeko erabiltzen badugu”

Mattin Epelde 2026ko martxoaren 2a

Ianire Floresi adimen artifizialari buruz egindako elkarrizketa da hau.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Informazio bilaketak egiteko eta batzuetan itzulpenak egiteko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Batez ere, idatzi behar denaren arabera, lagundu egiten du ondo estrukturatzen eta ondo idazten eta ondo itzultzen. Adibidez, nik lanean testu asko hiru hizkuntzatan ipini behar ditut. Orduan, igual idazten dut hizkuntza batean, eta gero beste bi hizkuntzatan jartzeko eskatzen diot. Informazio bilaketetako ere ondo dago.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Arriskua ikusten dut, laguntzeko erabili beharrean gure partez pentsatzeko erabiltzen badugu; hau da, testuak ez pentsatu eta berari eskatu idazteko, hori da arriskua. Nik nahiago dut neuk pentsatu, neuk landu eta gero esan beste hizkuntza batzutan jartzeko adibidez.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Kasu batzuetan ondo dago erabiltzea, adibidez, historia, zuk zure liburuan dagoen bezala ez baduzu ondo ulertzen eskatu diezaiokezu adimen artifizialari esplikatzeko beste modu batean; edo matematikako edo ingleseko ariketak egin behar badituzu, lantzen ari zaren gaiari buruzko ariketak, zuk gehiago praktikatzeko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Seguraski bai, gero eta gehiago erabiltzen ari da ez bakarrik enpresatan, irakaskuntzan, ospitaletan. Denean ari da gehiago erabiltzen, gauzak errazten dizkigulako eta gure egunerokotasunean, tope gaudenean edo komodidade horretara jotzen dugulako, eta informazio asko dagolako, bertan dagoena eta ondo etortzen zaigulako. Baita ere makina eta holako erramintatan dagoen adimen artifizialak ere, asko laguntzen du matxura gutxiago edukitzen. Aratu edo mugatu, seguraski bai, behintzat ziurtatu behar dugu pertsonen informazio pertsonala ez erabiltzea, datuen babesa kontutan edukitzea eta hori beti mantentzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide