Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Irudiak egitea erraza da eta denok engaina gaitzake”

Telma Ibar 2026ko martxoaren 2a

Eneritz Zubizarrreta elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz duen iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Gehienbat eguneroko bizitzan ditudan kontsultak egiteko, aisialdirako, informazioa erraz bilatzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Aipatu dudan bezala informazioa erraz edo azkar bilatzen dela iruditzen zait  eta denok eskura dugun erraminta dela iruditzen zait.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Abantaila bezala azkenean arriskua izan daiteke gure bilakaerak adimen artifizialera mugatzea.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Bai, azkenean teknologiak ekarri digun beste erraminta bat da. Horrelako kasutan edo gehienetan gertatzen den bezala, nik uste dut bere alde onak eta alde ez hain ona dituela. Hori erabileraren araberakoa izango da eta beti ere ongi erabiltzea egongo da, orduan onurak ekarriko dituela.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, nik uste dut adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen ari garela, lehen ez zegoen hain eskura eta orain Interneta duen guztion eskura dago eta esan dudan bezala informazioa bilatzeko eta egunerokotasunean behar ditugun gauzak bilatzeko erraminta erraza dela iruditzen zait, horregatik gehiago ibiliko dela uste dut. Arautu edo mugatu, ba bai, ezagutu dugun ia teknologia guztia bezala, edo internet bezala, hor ere inteligentzia artifiziala bezala erroreak ditu sartzen den bezala fake new edo horrelako gauzak, informazioak, irudiak egitea erraza da eta denok engaina gaitzake, orduan mugatu ba bai egin beharko da eta legedi bat ere agian egin beharko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide