Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?Zergatik?
Ez, beharra sentitu ez dudalako.
Ezagutza falta edo konfiantza eza sentitzen duzu gaiari buruz hitzegiten denean?
Noski baietz, ezagutza falta ikaragarria dut eta ez dut erabiltzen, orduan ez dut ezagutzen.
Zer arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Gauzak eginda ematen ditu eta gauzak aurkitzeko gaitasuna eta erabakiak hartzeko gaitasun falta eduki dezakegula iruditzen zait.
Irakaskuntzan irakasleek eta ikasleek erabili beharko luketeela iruditzen zaizu?
Bai erraminta bat da, baina baita ere erabileran ezagutza bat eman beharko lukete.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste duzu?
Bai, denboran murriztea laguntzen du eta edozein aurrerapen bezala onurak ekarri ditzake baina erabilera on bat ematen badiogu.
Zure ustez etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala? Ala ez? Zergatik?
Iruditzen zait baietz gehiago erabiliko dela, baina gehiago baino, hobeto erabiliko dela.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Beste edozein tresna bezala, leku batzuetan bai.