Nolako herria: elkarrizketak 2026

“Ikastetxe barruan ez litzateke adimen artifiziala erabili beharko”

Irati Etxabe Salegi 2026ko martxoaren 2a

Ainhoa Salegi elkarrizketatu dugu adimen artifizialari buruz daukan iritzia jakiteko.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?

Bai, erabiltzen dut.

Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?

Ikasketei eta unibertsitateei buruzko informazioa bilatzeko.

Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

Behar duzun informazioa zuzenean ematen dizula eta ez zara Interneten bilatzen ibili behar.

Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

Erabilera ez egoki bat emanez gero ez duzula zure gaitasuna garatzen.

Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

Ez, noski ezetz, ikastetxe barruan ez litzateke erabili beharko, lan guztia adimen artifizialak egiten duelako, bestela norberaren gaitasuna ez litzateke erakutsiko.

Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik?

Bai, noski gehiago erabiliko dela, teknologia oso aurreratuta egongo da eta erraztasun handia emango duelako.

Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Bai, noski baietz, bestela pertsonak gutxiago saiatuko dira eta ez dira gaituak egongo lan errazak ere egiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide