Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai, batez ere lanerako.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Askotan laneko kontuetan nondik hasi ez dakizunean lehen zirriborroa egiten laguntzen dizu, lana azkartzeko balio du, ideia bat egiteko. Askotan laguntza moduan erabiltzen dut, hasteko erraztasuna ematen dit, ordenatuta egoteko.
Egia da kontuz ibiltzen naizela erantzunak irakurtzerako orduan, beti ez baitira fidagarriak, norberak filtratzen jakin behar du inteligentzia artifiziala, emaitza zuzentzeko gaitasuna izan behar da. Gaitasun hori aurretik landu behar da, gaitasun hori ez dizu berak ematen.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Proiektu bat egiteko eskatzen diozunean ezagutu egiten zaitu, ni konturatu egiten naiz nire arabera ematen dituela erantzunak, beldurgarria da. Badaki zer galdera egin dituzun aurretik ze proiektu eta horren arabera ematen ditu erantzunak.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?
Aurretik esan dudan bezala hainbat gauzetarako baliagarria izan daiteke baina jakitun izan behar gara arazoez, gaitasun hori aurretik landu behar da, gaitasun hori ez dizu berak ematen. Horregatik arriskutsua iruditzen zait ikasleentzat.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
Bai guztiz ados, gaur egun imajinatzen ez ditugun gauzak sortuko dira adimen artifizialaren bidez etorkizunean.
Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai adimen artifizialari ematen diozun informazio dena zu ezagutzeko erabiltzen du, informazio pertsonala ematea oso arriskutsua da. Horregatik mugatzea ezinbestekoa iruditzen zait.