Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Bai.
Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala?
Gehienbat lanerako, eta gero eguneroko bizitzan gauza batzuk interneten begiratzeko ere bai.
Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?
Informazioa azkar lortzen dela eta ondo erabili daitekeela.
Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?
Aurrerapen guztiak bezala, pertsona batzuek gaizki erabiltzen dute adimen artifiziala, besteei kalte egiteko.
Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu?
Neurri batean bai, ez dena egiteko, baina gauza asko aurkitzeko bai.
Zergatik?
Gure garaian entziklopedia zaharretan bilatu behar izaten genuen, eta gaur egun internet eta adimen artifizialari esker errazago aurkitzen dira eta informazio gehiago lortzen da.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
Baietz iruditzen zait.
Zergatik?
Lana eta bizitza asko aurreratzen dituelako.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, jendeak txarrerako erabiltzen dutenean, araudi bat egon beharko litzateke hori saihestu ahal izateko.