Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez, ez dut erabiltzen.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Ez zaidalako batere egokia iruditzen eta ez zaidalako gustatzen.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Adimen artifizialarekin dena ikusten dut arazo eta arrisku bezala, batez ere, uste dut, momentu bat iritsiko dela ez duguna jakingo gauzak egia ala gezurra diren.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Ez, ez zait iruditzen.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Onurarik ez, kontrakoa uste dut. Lehen esan dudan bezala, helduko gara puntu batera ez dakiguna zer den egia eta zer gezurra.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Seguraski bai erabiliko da gehiago baina mugatu egin beharko litzakeela iruditzen zait, hori eginez gero askoz hobeto, bestela gezur batean biziko gara.