Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez, ez daukat ohitura handiegirik.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Ez dudalako gehiegi ezagutzen eta mesfidantza puntu bat ere ematen dit. Bertako informazioa ea ondo dagoen, badakit lagundu dezakela eskolarako baina ez dut asko erabiltzen.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?
Gehiegi erabiltzeak, gure kabuz ez pentsatzea ekarriko du eta dena makina bati galdetuta egingo dugu.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Zenbait kasutan lana errazten badie eta denbora materiala prestatzeko kendu eta ikasleei begira egoten badira denbora gehiago, bai.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, iruditzen zait ekarriko dituela, baina gehiegizko erabilera eta ez bada erregulatzen arazo handiak ere bai.
Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez?
Bai jada asko erabiltzen da, bai enpresetan, bai eskoletan… Denean erabiltzen da.
Zergatik?
Teknologia beharrezkotzat bezala saldu digutelako eta gure gizartean abiadura dela eta dena azkar nahi dugulako egin, horregatik batez ere.
Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Bai, oso garrantzitsua da arautzea, bestela kalte handiak gertatu daitezke.