Erabiltzen al duzu adimen artifiziala?
Ez.
Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala?
Iruditzen zait gure gizartearentzat aurrerapen handia dela, orduan horrekin min handia egin daitekela iruditzen zait eta erabilera hori oraindik pixkat kontrolatuta egon beharko litzatekeela.
Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin?
Sortu daitezkeen gaizki-ulertu eta arazoak.
Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?
Gauza batzuetarako bai, baina bere neurri eta jakintza baten barruan.
Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?
Bai, uste dut onurak ekarriko dituela baina jakin behar da non, zertarako eta nork erabiltzen duen.
Etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?
Zenbait pertsonentzat arautu egin beharko litzaieke adimen artifiziala, baina beste batzuentzat aurrerapauso bat egin behar den gauzetarako eta onura bada uste dut interesgarria izan daitekela bere erabilpena.